Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1289
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/06
- Argitaratze-data: 2023/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduak sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duena laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Bete gabe uzten da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 192. dotazioa.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.