Lehendakaritza

Helburuak

Kanpo Harremanetarako Arloak X. Legegintzaldirako jarritako helburu eta jarduerak honakoak dira:

  • Euskadiren irudia munduan proiektatzea honako jardueren bitartez:
    • Basque Country marka sendotzea.
    • Nazioartekotzerako testuinguru egokia sortzea.
    • EAEren nazioarteko posizionamendua hobetzea.
  • Euskadiren garapen etengabe eta iraunkorra garatzen laguntzea kanpoan bere interesak sustatuz, honako jardunbide hauek kontuan izanik:
    • Euskadirentzat estrategikoak diren eskualdeekin harremanak garatzea.
    • Euskadik nazioarteko erakundeekin dituen harremanak sendotzea.
    • Euskadiren kanpo harreman instituzionalak areagotzea.
    • Euskal eragileek sare tematikoetan parte-hartzea sustatzea.
  • Euskadiren kanpo ekintzaren eraginkortasuna eta kalitatea areagotzea honako jardunbideen bitartez:
    • Kanpo ekintzaren koordinazioa sendotzea.
    • Euskadiren nazioartekotze prozesuan gizarte partaidetza sustatzea.
    • Euskadiko kanpo ekintza profesionalizatzea.
    • Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzekin koordinazioa sendotzea.
Azken aldaketako data: 2016/01/19