Gizarte-intereseko deklarazioa
- Erakundea:
- Justizia eta Giza Eskubideak
Deskribapena
Gizarte-intereseko deklarazioak honako helburu hauek ditu: batetik, gizarte-zerbitzuak ematen diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeen onarpen publikoa; eta, bestetik, erakunde horien izaera egiaztatzeko bitartekoa izatea, hain justu ere administrazio publikoek kontuan izan ditzaten Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko ekimen pribatuari laguntzeko orduan.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Telefonoa:
- 945 019 393
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Eskabidea: 1037301
- Berrikuspena: 1037302
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Espediente horiek ebatzi eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Berariazko ebazpena eman gabe amaitzen bada epea, eskabideari baiezkoa eman zaiola ulertuko da; hargatik eragotzi gabe Administrazioak berariaz ebazteko duen obligazioa.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Beherago zehaztu erabakiari buruzko akta edo egiaztagiria, idazkariak emana eta lehendaka¬riaren oniritzia duena: gizarte-intereseko aitortzeko deklarazioa eskatzeko, erakunde eskuduneko organoaren erabakia, zeinetan jasotzen diren bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza.
-
Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:
- Memorian aipatzen den denbora-tartean zehar garatutako jarduerak eta emandako zerbitzuak.
- Egindako jarduerak lortu nahi diren interes orokorreko helburuei egokitzeari buruzko justifikazioa.
- Onuradunak edo erabiltzaileak zenbat diren.
- Erakundeak dituen langileak, datu hauek jasoaz, sexuaren arabera bereizita:
- Erakundeak guztira zenbat pertsona kontratatu dituen;
- Kontratu mugagabea duten pertsonen proportzioa;
- Beste erakunde batekin zerbitzuak azpikontratatzearen esparruan, erakundeak burutzen dituen jardueretan parte hartzen duten pertsonen proportzioa, azpikontratatutako erakundeak irabazi-asmorik duen ala ez adierazita;
- Kontratu mugagabea duten desgaituen proportzioa;
- Zuzeneko laguntza emango duten pertsonen ratioa, zerbitzuen arabera bereizita; eta
- Teknikarien ratioa, zerbitzuen arabera berezita.
- Estatutuen helburuak betetzen direla bermatzeko dituen baliabide materialak.
- Estatutuen helburuak betetzen direla bermatzeko dituen antolaketa-baliabideak; batez ere, laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak; eta, kasua bada, oporraldietan jarduerak antolatzeko formulak, betiere zerbitzua ematen dela bermatzeko.
- Erakundeak dituen baliabide ekonomikoak, iturri desberdinei dagozkien zenbatekoak adierazita; bereziki, administrazio publikoetatik datozen zenbatekoak.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.