Erregistro elektroniko orokorra
Erregistro elektroniko orokorrak honetarako balio du: bitarteko elektronikoak erabiliz idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak bidaltzeko Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoaren barnean (Eusko Jaurlaritza eta erakundeak).
Administrazio Publiko guztiarentzat (orokorra eta instituzionala) bakarra da eta Zuzenean zerbitzuak kudeatzen du (Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu saila).
Sarbidea erregistrora
Erregistro elektronikoa Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen tramitazio elektronikoan bertan integratuta dago (tramiteen katalogora sar zaitezke):
- Jaso-agiri gisa emango da, automatikoki, dokumentuaren kopia autentikatu bat, aurkezpen-data eta orduarekin eta erregistroaren sarrera-zenbakiarekin.
- Eskaerarekin batera dokumentuak aurkezten direnean, dokumentuen jaso-agiri bat ere, haien osotasuna eta gaitzespenik eza bermatuko duena.
Beste bide batzuk:
- Beste administrazio edo erakunde batean eskaera bat edo dokumentazioren bat aurkeztu nahi baduzu, erabili Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoa .
-
Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoaren barnean, tramitazio elektronikoa eskaintzen ez duen zerbitzu batean eskaeraren bat edo dokumenturen bat aurkeztu nahi baduzu, erabili inprimaki hau:
Oharra: Inprimakia bete eta bidali aurretik, eskatzaileak ziurtatu behar du ea eskaerak inprimaki espezifikorik duen eta Interneten bidez egin daitekeen (tramiteen bilatzailea). Prozedura elektroniko espezifiko bat edo formulario normalizatu bat badago, eskatzailearen erregistroa BAZTERTUA izan daiteke.
(Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.)
Data eta ordu ofiziala
Erregistro elektroniko orokorrak, epeen zenbaketari dagokionez, Egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialari jarraitzen dio:
- Data: 2023/12/ 8
- Ordua: 09:59:49
Egutegi ofiziala
Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez ditzakezu.
Egun baliodunetan ezarritako epe zenbaketan, erregistro honetarako egun baliogabeak hauek izango dira:
Egoitza elektronikoaren egun baliogabeen egutegia
Oharra: Aurkezpen bat egun baliogabe batean egin bada, aurkezpen hori hurrengo lehen egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baliogabe batean jasotzea.