Osasun Saila

EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala

EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala

Zer da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala?

  • EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala, COVID-19aren pandemiak iraun bitartean, Europar Batasunaren barruan askatasunez eta segurtasunez ibiltzeko bide ematen duen dokumentua da, QR irakurketa-kodeduna.
  • Dokumentu hori ezarri zen kanpoko pertsona bati Europar Batasunaren barruan ibilbide bat egiteko bidaia errazteko. Ziurtagiri hori duen pertsonari kontrolak arinduko zaizkio, halakorik ez duenak herrialde bakoitzeko agintariek ezartzen dituzten beste kontrol mota batzuk egingo dituen bitartean, eta dagokion informazioa aurkeztu beharko du.
  • Gainera, abenduaren 4tik, EAE gaitu da COVID Ziurtagiri Digitala eskatzeko, gaueko aisiari eta jatetxeei lotutako establezimenduetan sartzeko nahitaezko baimen gisa, eta, abenduaren 15etik, eremu eta jarduera berrietan eta espazio itxietako edo jendetza batzen den espazioetako lekuetan.

Nola eskuratu?

EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala bi modutara eskuratu ahalko da: digitalki edo aurrez aurre.

  • Txerkateta-ziurtagiria:

    Txertoaren dosi bat edo bat baino gehiago gehiago dutenei (Txertoaren azken dositik urtebetera iraungitzen da).

    Txertaketaren jarraibide osoarekin bakarrik izango du balioa EBren txertaketa-ziurtagiriak (1/1, 2/2, 3/3).

    • TXERTAKETA-egiaztagiria nahi duzu?A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)
  • Errekuperazio-ziurtagiria:

    Gaixotasuna PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean igaro dutenei.

    • ERREKUPERAZIO-egiaztagiria nahi duzu?A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)
  • Proba negatiboaren ziurtagiria:

    Antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei.

    PROBA NEGATIBOAREN ziurtagiria nahi duzu?

    • A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)

Non eta nola exijituko da EAEn?

    • Osasuneko Sailburuaren azaroaren 17ko Aginduaren (leiho berri batean irekitzen da) eta Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) arabera, Covid Ziurtagiri Digitala honako kasu hauetan exiji daiteke:
      • Publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) arabera III. eta IV. taldeetan sartzen diren guztietan.
      • III. taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.
      • 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.
      • Kontzertu-areto eta erabilera anitzeko aretoetan edo gaitutako espazio itxietan, kontzertuak, musika-jaialdiak eta beste kultura- eta arte-ekitaldi batzuk egiten direnean.
      • Ostalaritza-establezimendu eta jatetxeetan, oturuntza-aretoak barne, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
      • Kiroldegi, gimnasio eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiteko bestelako barne-espazioetan, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
      • Kirol-instalazio itxietan, hala nola estadio, frontoi eta antzekoetan, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
      • Eta ospitale eta zentro soziosanitarioetan, bai eta espetxeetan ere: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.

Azken aldaketako data: