Hezibi-Enpresak. Gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programa

[HEZIBI-enpresa]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Enpresari, urtebeteko iraupena duen txandakako lanbide-heziketaren ereduaren barruan txandakako prestakuntza kontratua egiteagatik 2.000 €-ko diru laguntza ematea. Iraupen laburragoen kasuan, diru-laguntza kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

900.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.100.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte.

Erakunde onuradun bakoitzak 2.000 euroko prestazio ekonomikoa jasoko du programa honen babesean sinatutako ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoen kasuan, erakunde onuradunak txandakako prestakuntza-kontratuaren iraupenaren araberako prestazio proportzionala jasoko du.

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

  • % 30 kontratua hasteko urtean
  • Gainontzeko % 70a (edo dagokion kopurua kontratuaren iraupenaren arabera) hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresak, pertsona fisikoak edo juridikoak.

Betekizunak

  • Titulartasun juridiko pribatukoa izatea
  • Hezkuntza Sailak (LHko tituluak) edo Lanbidek (Profesionaltasun-ziurtagiriak) onartutako Prestakuntza Proiektua edukitzea.

  • Laguntzaren eskaera lan-harremana hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu izana.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik izan behar, ezta laguntza horiek jasotzeko desgaikuntza dakarkion lege-debekurik ere; horien artean sartuko dira sexuagatiko diskriminazioen ondoriozkoak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoan, xedatutakoaren arabera.

  • Ez egotea itzulketako edo zehapeneko prozeduraren baten eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzaren baten ondorioz.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea

  • Ez egotea Diruaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk xede bererako emandako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrera ez jasotzea, jaso izana edo ebazpenaren zain egotea.

  • Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko, onuradunak Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon behar du

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1038108

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira, eta honako fitxategiak erantsi behar dira:

  1. Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  2. Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  3. Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularioan bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia"

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza idatzi behar du.

Aplikaziora sartzean, HEZIBI Programaren kudeaketari dagozkion eskabideak eta jarduketak egin ahal izango dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkezten den egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk