Gaztemundu 2024
[Gaztemundu 2024]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2024ko irailaren 15etik 29ra.
Gaztemundu programaren aurtengo gaia "euskal dantza tradizionala" da. Helburua da programak, oro har, Euskal Diasporako gazteak euskal dantzen irakaskuntzan trebatu ahal izatea eta horrek euskal etxeen funtzionamenduan eragin positiboa izatea.
Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.
Aurrekontuko zuzkidura
70.000 euro(s)Prestazio ekonomikoa
2024an 70.000 euro bideratu ziren laguntza horietara, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kreditutik.
2024an 70.000 euro bideratu ziren laguntza horietara, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kreditutik.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Betekizunak
- 18 eta 35 urte bitartean izatea deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
- Ofizialki aitortutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako euskal etxeetako bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
- Programaren urteko deialdian proposatutako gaiari edo gaiei buruzko ikerketa- edo azterketalan bat egina izatea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza
Nafarroa, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 01 79 11 – Fax 945 01 81 58 – e-mail relaciones.exteriores@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0073504Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aurkeztu beharreko agiriak
- 18 eta 35 urte bitartean izatea deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
- Ofizialki aitortutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako euskal etxeetako bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
- Programaren urteko deialdian proposatutako gaiari edo gaiei buruzko ikerketa- edo azterketalan bat egina izatea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua