Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei laguntza ekonomikoak bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko egoeraren Diagnostikoa eta Ekintza Plana egiteko. 2024

Deskribapena


Xedea

EAEn lantokiak dituzten erakundeentzako (enpresak, elkarteak, fundazioak...) laguntza ekonomikoa, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontrata ditzaten, norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko diagnostikoa eta plana egiteko.

Laguntza mota: norgehiagoka
Aholkularitza-enpresak erakunde eskatzailearentzat proposatu duen proiektu teknikoak lortutako puntuazioaren araberakoa izango da laguntza ematea, deialdiaren 12. oinarrian jasotako balorazio-irizpideekin bat datorren baloratu ondoren.
Erakunde bat onuradun izateko, aurkeztutako proiektu teknikoak gutxienez 50 puntu lortu behar ditu. Puntuazio hori lortzen ez duten proposamenak ezetsi egingo dira.
Lehenengo erakunde onuraduna izango da bere proiektuan puntuaziorik handiena lortu duena. Gainerako erakundeek jarraituko diote, lortutako puntuen arabera, aurrekontua agortu arte, edo erabilgarri dagoen aurrekontuak hurrengo erakundeari legokiokeen zenbateko osoa diruz laguntzen uzten ez duen arte.

Proiektua baloratzeko irizpide teknikoak (PDF, 214 KB)

Diagnostikoak bete beharreko baldintzak:

Diagnostikoak, gutxienez, honako sei azterketa-eremu hauek izan beharko ditu ( 4.4 Ordena):

  • Erakundearen hasierako egoera: erakundearen azterketa zehatza eta espezifikoa eta haren inguruabarrak (erakunde mota; lanpostu mota; plantillaren profila; ezaugarriak eta muga espezifikoak produkzio-sektorearen, garatzen duen jardueraren edo bezeroaren beharren arabera; komunikatzeko eta erabakitzeko modua; sindikatuen presentzia; plantillaren beharrak, etab.).
  • Uztartzearen presentzia-maila erakundearen barne-politikan.
  • Erakundeak aitortu eta errazten dituen kontziliazio-neurriak (nahitaez bete beharreko neurriak, hitzarmenak bere gain hartutako neurriak, neurri propioak, hobekuntzak); erakundeak neurri horiek eskaintzeko duen jarrera eta motibazioa.
  • Langileen bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea hobetzen duten beste laguntza-baliabide batzuen presentzia/eskaintza.
  • Bateragarritasun-neurriak plantillari jakinarazteko prozedurak ezarrita egotea, bai eta horiek eskatzeko modua ere. Ezagutza-, onarpen- eta erabilera-maila. Proposamenak egiteko aukera.
  • Kontziliazio-neurriak ebaluatzeko, horien jarraipena egiteko eta hobetzeko adierazleak edo prozedurak egotea.

Planak bete beharreko baldintzak:

Proposatzen den ekintza-planak honako hauek bete beharko ditu:

  • EAEn kokatuta dauden eta eskabide-formularioan adierazten diren establezimenduetan berariaz aplikatzeko formulatzea;
  • erakunde kontratatzailearentzat berariaz diseinatzea eta EAEko establezimenduen ezaugarrietara egokituta egotea;
  • aurretiazko diagnostikoaren emaitzetan oinarrituta egin behar dira. Emaitza horietatik, ildo estrategikoak, helburuak eta neurri zehatzak planteatuko dituzte, eta erabakitzen diren lehentasunen arabera egutegian sartu beharko dira;
  • agente arduradunak identifikatzea;
  • neurri bakoitzerako erabiliko den aurrekontua zenbatestea;
  • emaitzak neurtzeko jarraipen-formulak sartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

420.000 euros

Prestazio ekonomikoa

420.000 euro, 210.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkionak, eta 210.000 euro 2025rako konpromiso-kredituari dagozkionak. 

Aholkularitza-enpresak proposatutako proiektuaren kostuaren (BEZik gabe) % 70ekoa izango da laguntza, betiere kostu horrek ez baditu gainditzen aginduan aurrez ezarritako mugak, erakundearen plantillan dagoen pertsona-kopuruaren arabera (proiektua erakunde osoarentzat bada), edo diagnostikoa eta plana egiten den zentroaren edo zentroen arabera. 

Langileen kopurua

Proiektuaren gehieneko kostua (BEZik gabe)

Laguntzaren zenbatekoa (% 70)

20 pertsona arte

7.000 €

4.900 €

21-50 pertsona artean

8.000 €

5.600 €

51-100 pertsona artean

10.000 €

7.000 €

100 pertsona baino gehiago

15.000 €

10.500€

 * Erakunde eskatzailea BEZa aitortzetik salbuetsita badago eta ezin badu jasanarazi, bere laguntzaren zenbatekoa proiektuaren kostuaren gainean kalkulatuko da, BEZa barne. Salbuespena egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

* Aurkeztutako proiektuaren kostua plantilla-kopuruaren arabera bere mailari esleitutako gehieneko zenbatekoa baino handiagoa bada, dirulaguntza bere mailan onartutako gehieneko kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Ordainketa-modua:

Laguntza bi epetan ordainduko da:

  • % 50 2024an, dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoren.
  • % 50 2025ean, proiektua gauzatu eta justifikatu ondoren. Justifikatzeko azken eguna: ekainaren 30a.

Proiektua gauzatzeko denbora: 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra.

Bankuko datuak: hirugarrenen alta

Laguntza banku-transferentzia bidez ordaintzen da.

Administrazioak ordainketa egin ahal izateko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea.

Erakundea alta emanda ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, esteka honetan sar daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta


Erakunde edo enpresak

Berezko nortasun juridikoa duten erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak...) (enpresa gisa jarduten duten profesional autonomoei ere irekita daudenak), baldin eta EAEko establezimenduetan kontziliaziorako diagnostikoa eta lehen ekintza-plana egin nahi badute eta horretarako aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak behar badituzte.

Eskakizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gizarte Politiketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea, eta 2024ko irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Entregatu beharreko dokumentazioa:
Oinarrizko dokumentazioa

  • Eskabide-inprimakia (II. eranskina), erakundeak (edo haren ordezkariak) beteta eta digitalki sinatuta.
  • Aholkularitza-erakundeak planteatutako proposamen teknikoa (III. Eranskina (PDF, 4 MB)), aholkularitza-enpresak digitalki beteta eta sinatuta.
  • Dagokion erregistroko inskripzioaren ziurtagiri eguneratua.
    • * Enpresaburu gisa jarduten duten autonomoen kasuan, LAABean alta emateko ebazpena.
  • Eskaera egin aurreko hileko Langileen Izenen Zerrenda (TC2 eredu zaharra).
    • * Proiektua ez bada planteatzen EAEko plantilla osorako, edo erakundeak EAEtik kanpo plantilla badu, proiektua EAEko lantokian edo lantokian zenbat langilerentzat aurkeztu den egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria.
  • Egoitza fiskalaren ziurtagiria.

Dokumentazio espezifikoa:

  • BEZa aitortzetik salbuetsita dauden erakundeak:
  • Salbuespena egiaztatzen duen ziurtagiria, administrazio eskudunak emana.
  • Plantillan 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresak:
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko araudia betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa: berdintasun-planaren erregistroa, berdintasun-plana eta sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko neurriak aktibatu direla ziurtatzen duen dokumentazioa.

Izapidea
Tramitazioa telematikoa izango da. Izapide guztiak Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/micarpeta) dagoen «Nire karpeta» gunean dagoen espediente digitalaren bidez egingo dira.

Prozedura

  • Organo kudeatzaileak dokumentazioa berrikusi eta erkatuko du, laguntza eskuratzea.
  • Balorazio Batzordeak deialdiaren 12. oinarrian adierazitako irizpideen arabera puntuatuko ditu proiektu teknikoak, eta txosten bat egingo du balorazioaren emaitza zehazteko. Txosten horretan, erakunde eskatzaileei laguntza emateko ordena jasoko da, lortutako puntuazioaren arabera handienetik txikienera ordenatuta. Hainbat erakunderen artean puntu berdinak egonez gero, berdinketa deialdiko 12. oinarriko c) irizpidean puntuazio handiena dutenen alde desegingo da.
  • Familia eta Haurtzaroaren zuzendariak ebazpen-proposamen arrazoitua egingo du. Behin betikoa izango da, eta honako hauek adieraziko ditu: laguntza ematea proposatzen den erakundeen zerrenda, zenbatekoa, lortutako puntuazioa eta kontuan hartutako balorazio-irizpideak. Ebazpen-proposamena onuradun izateko proposatutako erakundeei jakinaraziko die, eta erakunde horiek 10 egun balioduneko epe luzaezina izango dute laguntza onartzen duten jakinarazteko. Ez badute berariaz jakinarazten eskaera onartu dutela, eskabideari uko egiten diotela ulertuko da.
  • Erakunderen batek uko egiteagatik sortutako kreditua lehenengo erakundeari eta hurrengoei proposatuko zaie laguntza emateko, puntuazioaren arabera ordenatuta, baldin eta beharrezko puntuazioa lortu badute eta aurrekontua agortzeagatik dirulaguntzarik gabe geratu badira. Onuradun berri bat proposatuko da, baldin eta uko egiteek sortutako kreditu erabilgarria nahikoa bada dagokion zenbateko osoaren ordainketa bere gain hartu ahal izateko.
  • Gizarte Politiketako sailburuordeak dirulaguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen bakarra emango du, eta ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: sei hilabete, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea jakinarazpenik gabe igarotzen bada, erakunde interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute dirulaguntzaren eskaera. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu espediente elektronikoan (Nire Karpeta), 2025eko ekainaren 30a baino lehen:

  • Egindako diagnostiko osoa, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoaren arabera.
  • Erakundearen kontziliaziorako ekintza-plana, aurkeztutako proposamen teknikoaren arabera.
  • Jasotako funts publikoei emandako aplikazioaren justifikazio-memoria.
  • Aholkularitza-enpresak emandako zerbitzuen kostua egiaztatzen duen faktura, behar bezala banakatuta.
  • Faktura ordaindu izanaren egiaztagiria.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk