Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAE-ko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzak. 2024ko deialdia

[DLDUR]

Deskribapena


Xedea

Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonen laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan pertsona horiek kontratatzea diruz laguntzen duen programa baten esparruan, pertsona horiei kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako kontratuak eginez; kontratu horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak behar dute izan, eta deialdi honetan ezarritako betekizun eta baldintzetara egokitu behar dira.

Deialdi honen ondorioetarako, luzaroko langabetzat hartuko da kontratua hasi aurreko egunean enplegu-eskatzaile gisa alta eta izena emanda egonik egoera horretan egon dena kontratua hasi aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan. Ondorio horietarako, langabetzat hartuko da Gizarte Segurantzako inongo erregimenetan alta emanda ez dagoen pertsona.

Aurrekontuko zuzkidura

705.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako baliabide ekonomikoak 705.000 euro dira, guztira; horietatik 352.500 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2024. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 352.500 euro, aldiz, 2025erako konpromiso-aurrekontuan.

Deialdi honen babesean, diruz lagundu ahal izango dira EAEko lantokietako lanpostuetan aritzeko formalizatzen diren kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako lan-kontratuak, baldin eta lan-harremana hasi aurreko egunean luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzen badira.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek langileekin enpresa erabiltzaile bati lagatzeko egindako kontratuak.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta 2025eko urriaren 31n amaituko da.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonaren titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen arabera zehaztuko da, honako taula honen arabera:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.270 €7.560 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.610 €8.695 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2023. edo 2024. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren barruan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena–, formalizatzen den kontratua mugagabea bada eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2022 edo 2023. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez8.315 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez9.070 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez15.876 €

Deialdian eskatzen den gutxieneko soldata-ordainsari gordina zehazteko, oinarrizko soldata, aparteko ordainsariak eta soldata-osagarriak baino ez dira kontuan hartuko, eta berariaz geratuko dira zenbaketatik kanpo soldataz kanpoko bestelako ordainsari eta osagarriak.

Kontratazioek enplegua sortu beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantillaren batezbestekoan, eta dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik bidegabekotzat jo ez diren kaleratzeengatik azkendutako kontratuak, ezta hasieran hitzartutako lan-denbora langilearen borondatez murriztu duten kontratuak ere.

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren, zuzendaritza-karguetan ari direnen edo enpresen administrazio-organoetako kide direnen ezkontideari, izatezko bikoteari edo bizikideari edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten ondorengoei eta gainerako senideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere, ez eta enpresetako administrazio-organoetako kideen beren kontratazioak ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu izan direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratuak.
  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan enpresa berarekin aldi baterako edo iraupen mugatuko lan-harremana izan duten pertsonak kontratatzea.

Deialdi honetan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko aurreikusitako laguntzek «minimis» araua bete beharko dute. Arau hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarrita dago. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati emandako «minimis» laguntzen guztizko zenbatekoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan.

Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako “enpresa bakarraren” definizioarekin bat etorriz aplikatuko da muga hori.

Laguntzaren eskatzaileak aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du, minimis laguntza berriak aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela egiaztatzeko.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak enpresa edo erakunde onuradunak justifikatu ostean, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, 2025eko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

Betekizunak

  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn edukitzea.

  • Enpresako langileen legezko ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri eman izana, kontratu-mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak LLOrik ez badu, berariaz adierazi beharko du eskaeran.

  • Kondenaturik ez egotea delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, edo, halakorik izanez gero, igarota edukitzea zigorraren edo zehapenaren epea.

  • Ez edukitzea eskatuta borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez egotea edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez egotea konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen batek eraginkortasuna lortu izatea, ez egotea esku-hartze judizialaren mende, eta ez izatea desgaikuntzarik Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala izanda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaituta edukitzea.

  • Ez eragitea Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik

  • Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.

  • Ez edukitzea dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Ez jasotzea zehapen administratibo edo penalik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, edo zehapen-epea igaro izana.

    • Ez edukitzea laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausarik, hauek barne:
      • Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
      • Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota sexu-indarkeriak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarriak dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
      • LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, barnean dela konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea.

  • Ez egotea zehatuta Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak hartzea.

  • Elkarteen kasuan, elkartea ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.

  • Ez izatea inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman izana ebazpen judizial irmoa eta, beraz, izatea dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko erakundea ez dena, Diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan betetzea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak. Betekizun hori betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak sortu eta handitzeko irailaren 28ko 18/2022 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean (aurreko ekitaldian hornitzaileei egindako ordainketa guztietatik ordaindutako fakturen % 90, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako gehieneko epean)

  • Ez du xede eta helburu bererako beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen baten laguntzarik jaso.

  • EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan sartuta ez egotea, edo, hala badagokio, dirulaguntza edo laguntza baten ondorioz itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta egotea, hura zehaztuta.

  • Ez egitea enpresa-deslokalizaziorik, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Ez eskatzea dirulaguntzarik honako hauek kontratatzeagatik: enpresaburuaren ezkontidea, izatezko bikotekidea edo bizikidea, bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten ondorengoak eta gainerako senideak, edo enpresaren kontrola duten pertsonak, zuzendaritza-karguak dituztenak edo enpresetako administrazio-organoetako kideak direnak, haien forma juridikoa edozein dela ere, ezta azken horiek kontratatzeagatik ere.

  • Kontratatutako pertsonarekin edo pertsonekin aldez aurretik lan-harreman mugagaberik edo iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremanik ez izatea dirulaguntzaren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan.

  • Aurreko hiru urteetan eskatu eta/edo jaso diren minimis laguntzei buruzko adierazpena egitea, frogatzeko laguntza berriak ez duela gainditzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.

  • Egiaztatzea diruz lagundu daitekeen kontratazioak enplegu-sorrera dakarrela berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak EAEn dituen lantokietako batez besteko plantillaren gainean. Betekizun hori betetzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik azkendu diren kontratuak, bidegabetzat jo ez direnak langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, ez eta langileak hasieran hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)


Kodea

1092806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
    Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Kontratuek bete beharreko baldintzak


Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk