Batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan

[langabeak-2022]

Deskribapena


Xedea

2022ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Laguntza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautemandako beharrizanei erantzuteko prestakuntza-eskaintza osatzen duten prestakuntza-planak finantzatzeko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei zuzenduta daude lehentasunez, eta 2022tik 2024ra bitartean gauzatu behar dira.

Aurrekontuko zuzkidura

65.993.400 €

Prestazio ekonomikoa

65.993.400 euro; horietatik 16.498.350 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, 32.996.700 euro 2023ko konpromiso-kredituari eta 16.498.350 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabideak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modu bereizian garatuko da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (117 lerro).

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta. Horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena emateko eskumena duen organoari.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.

Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.

Ebazpena: Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez egingo da.

Erakunde onuradunek ezin izango dute 1.750.000 euro baino gehiago jaso lurralde historiko bakar batean jarduten dutenean, eta 3.500.000 euro baino gehiago lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten dutenean.

Gainera, erakunde onuradunak mugak ditu parte hartzen duen diru-laguntza linea kopuruaren arabera: linearen aurrekontuaren % 60, 1 eta 4 artean parte hartzen badu; % 50, 5 eta 8 artean; % 40, 9 eta 12 artean; eta % 30, 13 diru-laguntza lerrotan edo gehiagotan parte hartzen badu.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza lau ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

  • Lehen ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25), 2022ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ostean.
  • Bigarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25), 2023eko konpromiso-kredituaren kargura, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40, gutxienez, hasitakoan.
  • Hirugarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 25), 2023eko konpromiso-kredituaren kargura, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 60, gutxienez, hasitakoan.
  • Laugarren ordainketa, 2024ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, lanekoak ez diren praktikak barnean direla, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, deialdia argitaratu baino lehen egiaztatuak eta/edo inskribatuak, ikastaro egiaztagarrien kasuan, eta/edo eskabidea aurkezteko unean, gainerako ikastaroen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko prestakuntza-erakundeen edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erregistroan eskatzen diren prestakuntza-ekintzetan.

Betekizunak

  • Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo diru-laguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzea

  • Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, honako hauek barne:
    • Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1039906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izapideak prestakuntza-aplikazioan (LAN-F) egingo dira.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.