EAEko tokian tokiko gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak (2019)

[gazte_ekipamenduak]

Deskribapena


Xedea

Gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu.

Aurrekontuko zuzkidura

290.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren % 70eraino irits daitezke.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, aurkezten den proiektu bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz izango 60.000 euro baino handiagoa.

Ordainketa-modua:

1.– Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, diru-laguntzaren % 50ekoa, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrena, gainontzekoa, diruz lagundutako inbertsioa guztiz burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Justifikazioan ez bada erakunde eskatzaileak hitz emandako baliabide propioen ehunekoa behar bezala jasota geratzen, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren diru-laguntza ehuneko horretaraino murriztuko da, betiere 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen bada.

4.2 artikuluan: erakunde eskatzaileak gutxienez kostu osoaren % 30 finantzatu beharko du. 20.000 biztanle baino gehiagoko entitate eskatzaileen proiektuek gutxienez kostuaren % 30en finantzaketa propioa izan beharko dute, deialdi honen arabera eskatzen den kantitatea kendu ondoren, hau da, ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.

3.– Gauzatutako inbertsioak edo gastuak gainditzen badu hasieran planteatutako gastuen aurrekontua, diru-laguntza kuantifikatzeko ez da gehituko emandako laguntzaren zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Indarreko legeriaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren proiektuak behar bezala aurrera eramateko, dagokien jardun-eremuaren baitan.

Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten zatia izan arren erakunde horren izenean eskatutako proiektuaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon bazitekeen.

Eskakizunak:

  • Berariazko betekizunak

Betekizunak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Enplegua eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


gazteria-dirulaguntzak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako zerbitzua

  • Telefonoa: 012

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0055007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Prestatu eta sinatu digitalki (Izenpe-ren edo baliokide baten bidez) eskaerari eransteko dokumentuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko du, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko,

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Prestatu eta sinatu digitalki Izenpe-ren edo baliokide baten bidez https://euskadi.eus/y22-izapide2/eu/contenidos/informacion/certificados_admitidos/eu_cert_ele/certificados_electronicos.html justifikatzeko dokumentuak.

Diruz lagundutako inbertsioak bi epetan justifikatu behar izango dira:

  • lehenengoa, inbertsioaren % 50ari dagokiona, abenduaren 30a baino lehen,"aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz..
  • bigarrena, 2020ko martxoaren 31 baino lehen, "aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk