Kazetaritza Digitalaren arloko bekak 2016
[kazetaritza_bekak_2016]
Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Gobernu Irekia/Open Governmenten alorrean profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzea eta, bereziki, kazetaritza digitala bultzatzea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna kreditatzea.
- Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekaren deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1a baino lehen.
- Gehienez 40 urte izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean.
- Hizkuntzen ezagutza: Euskera B2
- Prestakuntza eta lan esperientzia egiaztatzea
- Titulazioa: Lizentzia edo gradua izatea Informazioaren Zientzietan (kazetaritza) edota Humanitateetan (Komunikazioa espezialitatea).
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana aurretik.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Kazetaritza digitaleko bat bekaren deialdia egiten da, 12 hilabeteko iraupenarekin eta honako hauentzako izango da:
- Barneko koordinazio maila ebaluatzea eta irtenbideak identifikatzea.
- Adierazleak aztertzea eta sailak inplikatzea gardentasuna erabiltzerakoan.
- Administrazio publikoaren materiala identifikatzea eta gaien arabera aukeratzea, Irekia herritarrek Interneten parte hartzeko atarira eramateko.
- Idazkiak eta multimedia edukiak prestatzea, horiek guztiak Irekiara -herritarrek Interneten parte hartzeko atarira- eramateko.
Beka dotazio ekonomikoa 14.280,00 euro izango da.
OHARRA: Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio (fiskala eta gizarte segurantzakoa), egindako jardueraren arabera.
Ordainketak honela egingo da:
- Bekaren hasieran diru kopuru guztiaren %20a ordainduko da.
- 2016ko urriaren 31 baina lehen %30a ordainduko da.
- Gainerako % 50a 2017an ordainduko da, beka amaitzean.
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aportación de documentación
Usted puede aportar los documentos que estime necesarios, aunque la Administración no se los haya solicitado.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Aurrez aurreko harremana:
Inmaculada Corral
Lehendakaritza (Gobernu Irekiko Zuzendaritza)
Telefono bidezko harremana:
Inmaculada Corrral: 945 017 900