Itsas Kirol Arrantzarako Baimenak
Deskribapena
OHARRA:
Lizentzia hau aurrez aurre kudeatzeko, hurrengo bulegoetara hurbildu behar zara:
- Bilboko Arrantza Egituren Zerbitzua – ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da
- Donostiako Arrantza Egituren Zerbitzua
- Bermeoko Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua
- Vitoria-Gasteizko Arrantza Antolamendurako Zerbitzua
Lizentzia hauek EZ dira ZUZENEAN herritarren arretarako zerbitzuaren bidez kudeatzen.
Itsasoko kirol arrantza egiteko beharrezko baimena.
2024ko TASA: 18,31 €
Itsas kirol arrantza da aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik egiten dena, inolako irabazi-asmorik gabe eta ez da zilegi, beraz, harrapaturikoa salgai jartzea, ezta beste edonolako merkataritza-eragikerarik egitea ere.
Itsasoko kirol-arrantzan aritzeko, gutxienez 16 urte eduki behar dute eta baimen egokia eduki behar da, arrantza-motaren araberako baimena, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak ematen duena.
Bi motatako baimenak daude:
1. Itsasoko ur azalekoa: lehorretik edo Matrikula-Erregistroko Zazpigarren Zerrendako ontzi batetik kirol-arrantzan egiteko ahalmena ematen du (5 urteko gehienezko iraunaldia)
2. Itsasoko urpekoa: igeri eginez edo urpean birika hutsekin arrantzan ibiltzeko ahalmena ematen du urpeko baimenak (urte bateko gehienezko iraunaldia)
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Eskabidean jasotako datu pertsonalak arrantza-sektorearen antolamendua izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.
• Arduraduna: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
• Helburua: arrantza-lizentziak eta -ontziak eta zehapen-espedienteak jendaurrean jasotzea. Arrantza-flotaren erregistroa, arrantza-produktuen salmenta, ikuskapena eta plangintza.
• Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.
• Hartzaileak: Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Nekazaritza eta Arrantza Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS)
• Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
• Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra
Arrantza-sektoreko datuak biltzeari eta kudeatzeari buruzko EB 2016/1251 Erabakiak (Europar Batasuna) Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluari (CIEM) espezie jakin batzuen kirol-arrantzari buruzko datuak ematera behartzen du. Ondorioz, kirol-arrantzako lizentziak dituztenek baimena ematen dute Eusko Jaurlaritzak inkestak eginez egindako harrapaketei buruzko informazioa biltzeko.
Nori dago zuzenduta
Hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak. Adin horretatik beherakoek arrantzan egin ahal izango dute, baldin eta baimena duen pertsona batekin badaude.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo) - ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da.
General Concha 23, 2. solairua. 48010
Marisol Díez ms-diezmolero@euskadi.eus
Mertxe Iturralde mm-iturralde@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)
Easo kalea 10. 20006
Leire Ruiz l-ruizaizpurua@euskadi.eus
Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus
Telefonoa: 943 02 25 75 | Faxa: 943 02 25 85
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua (Bermeo)
Matxikorta kaia z/g. 48370
Cristina Llaguno c-llaguno@euskadi.eus
Telefonoa: 944 03 13 26
Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)
Donostia-San Sebastián kalea 1. 01010
Cristina Argote c-argote@euskadi.eus
Begoña Alonso beg-alonso@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 96 77 / 945 01 96 50
Kodea(k)
- Urazaleko itsasoko jolas-arrantza: 0108201
Itsasoko kirol-arrantzarako lizentzien eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria-Gasteiz)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 96 77
Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)
General Concha 23, 2. solairua
48010 Bilbo
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Arrantza Egituren Zerbitzua (Donosti)
Easo kalea, 10
20006 Donostia
Telefonoa: 943 02 25 75
Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua
Matxikorta kaia z/g
48370 Bermeo
Telefonoa: 944 03 13 26
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.