Mugikortasun seguru eta jasangarrirako LHko irakasle espezialista gisa jarduteko baimena

Deskribapena


Euskadin, Lanbide Heziketako zenbait ikastetxek goi-mailako prestakuntza teknikoa eskaintzen dute, mugikortasun segururako eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko. Titulazio hau Gizarte, Kultura eta Komunitate Zerbitzuen lanbide-arlokoa da, eta bi urteko prestakuntza, 2.000 ordu eta Europako Sistemako 120 kreditu ditu.

Gidatzeko teknikak eta Gidatzeko irakaskuntza praktikoaren didaktika lanbide-moduluak ematen dituzten irakasle espezialistek, besteak beste, trafikoaren arloan eskumena duen administrazioak emandako berariazko baimena izan beharko dute.

Baimen horri esker, lanbide-heziketako ikastetxe jakin batean eman daiteke prestakuntza, eta gidari-eskoletan lan egiteko behar denaz bestelakoa da; izan ere, aukera ematen die ikasleei lanbide-heziketako ikastetxeko ibilgailuan prestatzaile gisa laguntzeko, hau da, titularrari aukera ematen dio B eta A2 klaseetako gidabaimenak lortzeko probetara joateko, inolako eskolari lotuta egon beharrik gabe.

Lanbide Heziketako ikastetxean prestakuntza jaso ahal izateko amaitzen da baimena. Baimenak ez du, inola ere, eskola-urtetik gorako iraupenik izango, eta titularrak baimena ematea eragin zuten baldintzei eutsi beharko die.

Nori dago zuzenduta


Bai bide-prestakuntzako irakasleei edo gidarien eskola partikularretako irakasleei, bai mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua dutenei, baldin eta mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua ematen duten Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan irakasle espezialista gisa lan egingo badute.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza > Trafikoko lurralde bulegoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Mugikortasun seguru eta jasangarrirako LHko irakasle espezialista gisa jarduteko baimen-eskaera: 0600302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk