Deialdia 2014 - Programak

Ebazpen honen xedea da, 2014ko ekitaldirako, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak aurreikusitako programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek (maiatzaren 10eko EHAA).
Deialdi honetara 8.000.000 euro bideratutako da guztira.
Zenbateko hori handitu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
- Ebazpena,2014ko martxoaren 19koa (EHAA Zk. 60/2014)
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 19koa, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, garapenerako lankidetzaren kargurako programetarako 2014rako laguntzen deialdia iragartzen duena.
- 57/2007 Dekretua (BOPV Zk. 89/2007)
57/2007 Dekretua, apirilaren 3koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituena.
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa,2
01017-Vitoria-Gasteiz
Jendaurreko ordutegia: Astehelenetik Ostiralera 9etatik 14etara
e-mail: agentzia@elankidetza.es
Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean):
Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
945.0160.403
Oharra:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa,2
01017-Vitoria-Gasteiz
Jendaurreko ordutegia: Astehelenetik Ostiralera 9etatik 14etara
e-mail: agentzia@elankidetza.es
Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa,2
01017-Vitoria-Gasteiz
Jendaurreko ordutegia: Astehelenetik Ostiralera 9etatik 14etara
e-mail: agentzia@elankidetza.es
Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Programek bete beharrekoak (57/2007 Dekretuaren 2.art).
Diru-laguntza jaso ahal izateko, aurkeztutako programek honako hauek bete beharko dituzte. Dagokion deialdiaren programa eskatzerakoan egiaztatuko dira.
a) Programaren helburu orokorrak nortasun argi bat eduki behar du, euskal erakunde eskatzailearen helburu estrategikoren batekin.
b) Berariazko helburua lortzen bada, horrek prozesuen sakontasuna bermatu behar du, sektorialean zein zeharkakoan estrategia sendoak abian jarriz. Jarduneko sektorean edo sektoreetan, jardunen bideragarritasuna, iraunkortasuna eta jarraipena bermatu behar da. Zeharkakoan, berriz, berariazko estrategien garapena bermatu behar da generoaren, tokiko ahalmenen eta parte-hartzearen alorretan, eta gutxienez jardun jakin batzuk gauzatu behar dira antolaketaren, giza eskubideen eta iraunkortasun ekologikoaren alorretan.
c) Beharrezko baliabideak jarri eta beharrezko jarduerak gauzatuko direla bermatzea, batetik, oinarrizko lerro bat ezartzeko, eta, bestetik, adierazle kualitatibo eta kuantitatiboen sistema bat ezartzeko, proiektua hasi eta handik sei hilabetera.
d) Programa herrialde pobretuetako gutxienez tokiko erakunde baten bitartez egitea. Dekretu honen bigarren kapituluko laugarren atalean tokiko erakundeentzat ezarritakoa bete beharko du tokiko erakunde horrek.
e) Jarduerak garatzea eta rubro edota partidak biltzea aurrekontu-atal bakoitzean. Aurrekontu-atalak honako hauek dira: Identifikazioa, Garapen-jarduerak, Tokiko erakundeak edo xede-biztanleriaren erakundeak indartzea, Garapenerako hezkuntza, Programa gauzatze-eremuan kudeatzea eta Programa Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea.
f) Programa bakoitzeko gehienez 1.200.000 euroko diru-laguntza eskatu ahal izango da, eta, gutxienez 600.000 euroko diru-laguntza.
g) Finantziazioaren % 15ek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoaren Herri Administrazioak emandako laguntzaz aparteko baliabideetatik etorri behar du.
h) Dagokion deialdiaren aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea. Hasiera-eguna zehazteko, programa eskatzeko formularioan proposatutako eguna hartuko da aintzat. Egun horrek deialdia argitaratzen den egunaren ondokoa behar du, eta dagokion aurrekontu-ekitaldia amaitu aurrekoa.
Eskaera onartzen badute, erakunde esleipendunak proiektuaren hasiera-data eguneratzeko aukera izango du, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzarekin hitzarmena izenpetzen duenean. Egun hori deialdia argitaratzen den egunaren ondokoa izango da, eta dagokion aurrekontu-ekitaldia amaitu aurrekoa. Onartzeko jakinarazpenari erantzuten ez bazaio, programa aurkezteko formularioan erakunde esleipendunak adierazitako eguna hartuko da aintzat.
i) Lortutako emaitzak arrazoizko epe batean lortzea. Aurrekontua gauzatzeko gehienez 36 hilabete egongo dira, eta gutxienez 24 hilabete.
Nolanahi ere, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak epe hori luzatu ahal izango du gehienez ere bi aurrekontu-ekitaldi gehiagoz, proiektua gauzatzearekin zerikusia duten zirkunstantziak direla-eta.
Administrazio-betebeharrak (57/2007 Dekretuaren 12.Art)
Egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak honako betebehar hauek bete eta dokumentatu beharko ditu:
a) Behar bezala eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio bateko erregistroan erregistratuta egotea, egiaztatzeko eskaera aurkezteko eguna baino bost urte lehenago. Hori egiaztatzeko, dagokion erregistroan erregistratuta egotearen fotokopia konpultsatua aurkeztuko du.
b) Estatutuetan esanbidez adieraztea besteak beste herrialde pobretuak garatzeko ekintzak gauzatu nahi dituela. Hori egiaztatzeko, estatutuen fotokopia konpultsatua aurkeztuko du.
c) Irabaziak lortzeko asmorik ez izatea.
d) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez izana (ez zigor penalik ez administratiborik), sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik jaso ere. Hori egiaztatzeko, inolako zigorraldiren eraginpean ez egotearen zinpeko edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko du.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea. Hori egiaztatzeko, identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren (IFZ) fotokopia aurkeztuko du, eta baita zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean edukitzearen ziurtagiria ere.
1.200.000 euro
Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da (57/2007 Dekretuaren 86.Art):
a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 40raino, hitzarmena izenpetzen den unean.
b) Bigarren ordainketa, diru-laguntza osoaren % 40raino, programari emandako diru-laguntzaren aurrekontu osoaren gutxienez % 20 gauzatu izana dioen txostena egin eta agiri bidez justifikatu ondoren.
c) Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, emandako diru-laguntzaren aurrekontu osoaren % 60 justifikatu ondoren.
Laguntza Eskabidea Programak 2012
Eskaerarekin derrigor entregatu beharreko eranskinak.
Eskaerarekin derrigor entregatu beharreko eranskinak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2014/04/28
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.