Aldebiko harremanak
Euskadik nahi dituen ongizate kuotak erdiesteko bide bakarra da jokaleku globalean egoki kokatzea.
Euskadi kanpoan kokatzeko eta nazioartean bikaintasunaren erreferentetzat hartu eta onartua izateko erronkaren aurrean –nahiz eta ukaezina den Euskadik erakusteko eta transferitzeko ezagugarri eta egiaztatutako gaitasun ugari dituela– Euskadiren asmoa da beste zenbait herrialde edota estatu azpiko erakunde aldebiko harremanak ezarri eta gauzatzea, interes komunak partekatze aldera; izan ere, gaur egun nazioarteko harremanak garrantzizkoak dira sektore anitzeko interesak defendatzeko.
Horrela, Euskadiren kanpo harremanen lehentasunezko baliabidea da bikaintasunaren ereduak diren herrialde eta estatu azpiko erakunde aldebiko harremanak ezartzea, baita lankidetza hitzarmen egonkorrak gauzatzea ere, hitzarmen horiek eduki egokiez hornitu eta ezagutza eta esperientzia trukatzeko baterako proiektuak eragin ditzaten.
Euskadik aitzindaritza eskuratu du deszentralizazio bidea urratzen ari diren erakundeei begira, eta kanpoan dugun irudiari ospea ematen dion erreferentzia-eredu bilakatu da.
Lankidetza hitzarmenen helburuak honako hauek dira:
- Ezagutza, ereduak edo politika publikoak irakastea edota helaraztea, Euskadi erreferentea bada horietan.
- Erreferentziazko beste zenbait eskualdetan dagoen ezagutzatik ikastea.
- Nazioartera zabaltzen den lankidetzarekin ekitea zenbait egitasmori.
Nazioarteko honako estatu azpiko erakunde hauekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak, indarrean daude, Eusko Jaurlaritzak:
- Kanadako Quebec Estatuarekin. 2017ko azaroan izenpetu zen.
- Kolonbiako Kundinamarca Departamentuarekin. 2017ko maiatzan izenpetu zen.
- Mexikoko Querétaro Estatuarekin. 2014ko irailean izenpetu zen.
- Txinako Jiangsu Probintziarekin. 2012ko apirilean izenpetu zen. Berrituta 2019ko ekainan.
Azken aldaketako data: