Ajuria Enea
Ajuria Enea jauregia.
Bisita Birtuala 360º
Oinarrizko datuak:
- Helbidea: Fray Francisco 5 · 017007 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 01 79 00
- Faxa: 945 01 79 00
- 6 Bilera gela
- 12 Gela
Historia
1920
1920. urtean, Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarrak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten hiriko egoitza-eremu nabarmenetako batean, Vitoria-Gasteizko Serafín Ajuria industrialariak eskatuta.
1966
Hala ere, inguruak bezala, Ajuria Enea Jauregiko historiak ere badu xarmarik. Ajuriatarren etxea izan ondoren, 1966an Serora Eskolapioen erlijio-ordenari eskualdatu zioten eraikina, eta ikastetxe bihurtu zuten.
1972
Sei urteren ostean, 1972an, Arabako Foru Aldundiak erosi zuen, euskal artearen museoa jartzeko.
1978
Museoa 1978an ireki zuten, eta, hurrengo bi urteetan, milaka lagunek izan zuten bertako hormetan esekitako pintura-altxorrak miresteko aukera paregabea.
Behin betiko lehendakariaren egoitza ofizial eta euskal autogobernuaren sinbolo adierazgarrienetakoa bihurtzeko erabakia hartu ondoren, eraikinaren barruko alde zaharberritu zuten, azken solairua etxebizitza bihurtzeko eta jauregiaren gaineratikoa lehendakariaren eginkizunetara egokitzeko.
1980
1980ko urriaren 13an, Eusko Jaurlaritzak antzinako jabea zen Arabako Foru Aldundiari erosi zizkion lursailak. Urte horretan bertan, Carlos Garaikoetxea, demokraziako lehen lehendakaria, eraikin horretan bizitzen hasi zen.
1989
1989ko martxoaren 14an, euskal gobernu autonomoak Ajuria Enea Jauregiaren behin betiko titularitatea lortu zuen.
Balio arkitektonikoak
Arte neoeuskalduna
- Arku-multzo bikoitza, beheko solairuan.
- Balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan.
- Erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan.
- Goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen teilatu-hegal zabala, teilatuan..
Jauregiaren eraikuntzaren pisu guztia oinplano angeluzuzenean dago finkatuta, bai eta XX. mendeko lehen laurdeneko eraikin erregionalisten adierazgarri den altxaera prismatikodun horizontaltasun arkitektonikoaren zentzu nabarian ere.
Europan korronte arkitektoniko berriak sortu ziren garaian nagusi zen akademizismotik aldendu bazen ere, Ajuria Eneak oso kontuan hartu zituen XVI. mendeko jauregien osagaiak eta XV. mendeko dorretxeen ezaugarri ziren Erdi Aroko piezak.