Lehendakaritza

2030 Agenda ulertzeko ikastaroak

Mundua krisian dago. 2030 Agenda premia eta aukera bat da. 2030 Agenda Nazio Batuen akordio bat da, mundu justuago, jasangarriago, oparoago eta baketsuago bat lortzen laguntzeko. Hala ere, ez da aski ezaguna gure gizartean.

Orainerako eta etorkizunerako duen garrantziagatik, Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 ulertzeko eta erabiltzeko ikastaro-programa bat sustatzen du. Ikastaro errazak eta doakoak dira. Edozein elkarteri, GKEri, enpresari, ikastetxeri, udaleri, erakunderi edo interesa duen edonori zuzenduta daude.

Herritarrei irekitako 2030 Agendari buruzko hurrengo ikastaroa

Eman izena Bilbon eta Donostian egingo diren doako hurrengo ikastaroetako batean. 

Bilbo

  • Data: ekainaren 15ean, 17:00etatik 20:00etara
  • Lekua: BBK Kunaren egoitza, Urazurrutia kalea 3, 28003, Bilbo 

Donostia

  • Data: ekainaren 20an, 17:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Tabakaleraren egoitza (Kutxakultur aretoa, 4. solairua), Las Cigarreras enparantza, 1, 20012, Donostia

Izen-ematea 2030agenda@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez edo 945 017 434 telefono zenbakiari deituz

Zure zain gaude!

Azken aldaketako data: