EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak (2016)
[gazte_ekipamenduak]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetu.
-
Toki-erakundeak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Eskatzaileak eskabidean bertan eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta laguntza horien onuradun izateko indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzak betetzen dituela.
- Entitate eskatzailea zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez egotea; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
- Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko nortasun juridikoa duten toki-erakundeek eta berezko nortasun juridikoa duten udalaz gaindiko mankomunitate edo erakundeek indarreko legeriaren arabera udal batek baino gehiagok eratuta egon eta nortasun juridiko berezkoa dutenak jaso ahal izango dituzte soil-soilik agindu honetan adierazten diren diru-laguntzak. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren proiektuak behar bezala aurrera eramateko, dagokien jardun-eremuaren baitan.
- Beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baina Gizarte Segurantakoak ere
- Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango du.
- Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Eskaerarekin batera aurkeztu, lanak gauzatzeko proiektua. Bertan, gutxienez honako hauek sartuko dira: memoria, kokapen eta espazioen banaketari buruzko planoak eta ekipamenduaren ezaugarrien eta egingo diren lanen deskribapen zehatza, edo, lanak txikiak izanez gero, burutuko diren lanen xehetasun teknikoen ale bat.
- Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
- Erakundearen ordezkari legalaren nortasunaren egiaztagiria.
- Ordezkariaren nortasunari eta hirugarrenen altari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
- Erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko da.
- Erakundea ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
- Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten zatia izan arren erakunde horren izenean eskatutako proiektuaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon bazitekeen.
- Ez dira inola ere diruz lagunduko erakunde eskatzailearen pertsonal propioaren gastuak.
- Artikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastu edo kostutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastu edo kostuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
- Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere. Gastu horiek guztiak 2016ko ekitaldikoak izango dira.
- 20.000 biztanle baino gehiagoko entitate eskatzaileen proiektuek gutxienez kostuaren % 30en finantzaketa propioa izan beharko dute, deialdi honen arabera eskatzen den kantitatea kendu ondoren. Ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak aurkezten den proiektu bakoitzaren aurrekontu onartuaren % 70eraino irits daitezke.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, aurkezten den proiektu bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz izango 75.000 euro baino handiagoa.
1.– Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, diru-laguntzaren % 50ekoa, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrena, gainontzekoa, diruz lagundutako inbertsioa guztiz burutzeko gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.
2.– Justifikazioan ez bada erakunde eskatzaileak hitz emandako baliabide propioen ehunekoa behar bezala jasota geratzen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza ehuneko horretaraino murriztuko da, betiere 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen bada.
4.2 artikuluan: erakunde eskatzaileak gutxienez kostu osoaren % 30 finantzatu beharko du. 20.000 biztanle baino gehiagoko entitate eskatzaileen proiektuek gutxienez kostuaren % 30en finantzaketa propioa izan beharko dute, deialdi honen arabera eskatzen den kantitatea kendu ondoren, hau da, ez dira horrelako finantziaziotzat hartuko erakunde eskatzailearekin lotuta ez dauden instituzio publikoek emandako diru-hornidurak, diru-laguntzaren helburua betetzeko asmoz jaso badira.
3.– Gauzatutako inbertsioak edo gastuak gainditzen badu hasieran planteatutako gastuen aurrekontua, diru-laguntza kuantifikatzeko ez da gehituko emandako laguntzaren zenbatekoa.
- Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko du, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko,
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diruz lagundutako inbertsioak bi epetan justifikatu behar izango dira:
- lehenengoa, inbertsioaren % 50ari dagokiona, abenduaren 30a baino lehen, erakunde eskatzailearen idazkariaren edo ekonomia eta finantza arloko arduradunaren ziurtagiria aurkeztuz.
- bigarrena, 2017ko martxoaren 31 baino lehen, "aurkezteko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuz.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak